Lehiaketa

Wikilehiaketan parte hartu

Wikilari izateko prestakuntza saioetan parte hartuko duten ikasleek sari bikainak lortzeko aukera izanen dute. Lehiaketan parte hartzeko, euskarazko Wikipedian Nafarroarekin loturiko gaien inguruan artikulu berriak idatzi beharko dituzte. 
Igo beharreko artikuluak aldez aurretik helbide honetara bidali beharko dira: info@sareaneuskaraz.eus
Artikuluak jasotzeko azken eguna urriaren 25a izanen da.
Lehiaketa honetan bi sari izanen dira, bakarka zein taldeka Wikipediarako artikulurik onenak idazten dituzten ikasleentzat. Sari bikainak izanen dira, eta beraz, parte hartu lehiaketa interesgarri honetan.

Sariak Baluarten banatuko dira Sarean euskaraz jardunaldietan, azaroaren 7an, arratsaldez.