Wikipedia

Wikipedia izanen da jardunaldietako izarretako bat

Sarean euskaraz euskarazko kultura digitalaren jardunaldietan, Wikipediak garrantzi handia
izanen du, eta jardunaldi horietarako aurretiko prestakuntza eskainiko zaie Nafarroako ikastetxeetako DBHko 4. eta Batxilergoko 1. mailetako ikasleei. Helburua euskarazko Wikipedian Nafarroarekin loturiko gaien inguruko artikuluak sortzea edo hobetzea da, eta, horretarako, wikilari izateko prestakuntza saioak jaso dituzte 8 ikastetxeetako 400 ikaslek, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideek eskainiak. 

Lehiaketa
Jardunaldietan bertan ikasleek prestatutako artikuluak igoko dituzte Wikipediara eta bakarka zein taldeka artikulurik onena egindako ikasleek saria jasoko dute. Sari banaketa azaroaren 6an 13:30etan izanen da Baluarten.