Jardunaldia

Sarean Euskaraz jardunaldiaren III. edizioa urriaren 29an


Iruñeko Baluarte Jauregia Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien gune
garrantzitsu bihurtuko da urriaren 29an, eta bertan sarean euskaraz gozatzeko aukera bikaina izanen duzue. Ez galdu aukera!

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez, antolaturiko jardunaldia da. Egitasmo honekin, IKTen alorrean, eta oro har kultura digitalean, euskararen erabilera sustatu nahi da. Zehazki, hauek lortu nahi dira:
• Euskarazko kultura digitala suspertu.
• Egungo euskarazko softwarea ezagutarazi.
• Euskarazko softwarearen erabilera sustatu.
• Softwarea euskaratzea bultzatu.
• Euskarazko IKTen sektoreari ikusgarritasuna eta balioa eman.
• Erreferentziazko gune bat sortu herritarrentzat.
• Ordenagailuetan zein mugikorretan euskarazko sistema eragile eta softwarea instalatu eta erabiltzeko ohitura sortu eta indartu.

Gazteak IKTak asko erabiltzen dituztenez, protagonismo handia emanen zaie beraiei, eta, horregatik, urriaren 29ko jardunaldia DBHko 4. mailako  ikasleentzat izanen da.

Jardunaldiaren ordutegia 9:00etatik 13:45era izango da.

Egitarau osoa urriaren 10ean emanen da ezagutzera.