Ikastaroak

Sarean Euskaraz programak doako 25 ikastaro eramanen ditu Nafarroako 23 herritara urrian eta azaroan

Zabalik dago IV. Sarean Euskaraz programako tailerretan izena emateko epea. 
Interesa duen edozein hiritarrek har dezake parte esteka honen bitartez izena emanda. 

Aurreko urtean hasitako bideari jarraipena emanez, aurtengo egitarauaren osagarri gisa eta berau aberasteko, euskarazko IKTen inguruko doako ikastaro-ziklo bat ere abiatu da. Urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte Nafarroako 23 udalerritara helduko da zazpi tailer mota ezberdin eskainiz. Guztira 25 ikastaro izanen dira. 3 Iruñean eta 22 beste hainbeste udalerrietan.

Euskarabideak udaletako euskara zerbitzuen laguntzarekin garatutako egitasmoa denez, izen-ematea doakoa da eta herrietako kultur etxe, gazteleku nahiz liburutegietako aretoetan garatuko dira. 

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabiltzaile aktiboenak diren heinean, bereziki 12 urtetik gorako gazteengan pentsatuta osatu dute programa, baina gaian interesa duen edozein hiritarrek har dezake parte. 

Ikastaro bakoitzean 15-20 lagunentzako tokia izango denez, orotara, 400 herritarrek hartu ahal izanen dute parte. Hortaz, begiratu ikastaroen eskaintza, aukeratu zeure gustukoa eta izena eman!


ZAZPI IKASTARO MOTA
Youtuber izateko mila modu, Robotika, Appinventor, Pribatutasuna Sarean, Webguneen sorkuntza, Bideomapping eta Musika sortzeko app-ak dira lantegi horien ardatz.

Hurrenez hurren, Dj Makala, ProtoMakers kluba, Elurmaluta sortzailea, Oier Katubi zinemagilea eta  Maider Likona Gipuzkoako Software Askea elkarteko kidea arduratuko dira horietako bakoitza zuzentzeaz eta edukiz hornitzeaz. 


Musika sortu eta nahasteko aplikazioak
Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra
Mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika aplikazio berriak era erraz, intuitibo eta dibertigarrian erabiltzera bideratutako saioa; Sarean musika sortu, nahastu nahiz zabaltzeko. Ezinbestekoa nork bere smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea.

Zuzendaria: DJ Makala

EZKAROZE Junetxea    Urriak 16     17:30-19:30
ARTIKA    Artigune 1    Urriak 17    11:00-13:00    
ELIZONDO    Arizkunenea    Urriak 23    16:45-18:45   
GARES  Vínculo Etxea       Urriak 24    11:00-13:00   
BERRIOZAR    Gaztegunea    Azaroak 5    17:30-19:30  
BERA    Beralandeta    Azaroak 6    17:30-19:30 
IRUÑA    Condestable Jauregia    Azaroak 7    11:00-13:00 
UHARTE    Ugazte gazte lokala    Azaroak 7    17:30-19:30 

Pribatutasuna Sarean
Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra
Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa.

Zuzendaria: Maider Likona (GISA Elkartea)
LIZARRA    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea    Urriak 31    11:00-13:00
GOIZUETA   Ganbara Aretoa   Azaroak 7    11:00-13:00   

Robotika
Doako ikastaroa - 3 orduko saio bakarra
Robotika eta automatizazioan murgiltzen hasteko tailerra, baita eskema elektronikoak interpretatzen ikastea ere, Arduino mikrokontrolagailua beste elementu elektroniko batzuekin konektatzeko. LED bat piztu, zenbait sarrera landu: pultsadoreak, tenperatura sentsorea… bozgorailu eta motorrak irteera gisa aktibatu... 

Zuzendaria: Joseba Senosiain (Protomakers)

ARBIZU     Liburutegia       Azaroak 7    10:00-13:00   

Youtuber izateko mila modu
Doako ikastaroa - 6 ordu (3 orduko bi saio)
YouTube plataforma bera eta eskaintzen dituen aukerak arakatzeko lantegi teoriko-praktikoa. Parte-hartzaile bakoitzak ikus-entzunezko pieza bat sortuko du, lehen pertsonan, eta nork bere estetika eta bestelako aukeraketak sormen-prozesuan txertatuta.
Zuzendaria: Oier Fuentes

URROTZ-HIRIA  Urroztarra F.K. aretoa      Urriak 30 - Azaroak 6     17:00-20:00
AGOITZ    Aurelio Leon Aretoa   Urriak 31 - Azaroak 7    10:00-13:00   
BURLATA    Gaztelekua     Azaroak 12   17:00-20:00 eta azaroak 14 10:00-13:00 

3D inprimagailuak
Doako ikastaroa - 3 orduko saio bakarra
Badakizu gai zarela zeure objektuak sortzeko 3D inprimagailu baten bidez? Objektu bat sortu, diseinatu eta modelatzeko prozesu guztia segituko duzu objektua inprimatu arte. Baita saretik diseinuak eskuratu eta konpartitzeko aukera ere.

Zuzendaria: Joseba Senosiain (Protomakers)

IRUÑA    Condestable Jauregia   Urriak 30       17:00-20:00   
TAFALLA    La Kolasa Gazte Etxea    Urriak 31    17:00-20:00  
ZIZUR NAGUSIA    Ametxea Gaztetxea    Azaroak 6    17:00-20:00   
ALTSASU    Intxostiapunta Gaztegunea    Azaroak 7    17:00-20:00   

App inventor
Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra
Ikastaro honen bidez Android mugikorrentzako aplikazioak sortzeko oinarrizko ezagutza jasoko duzu. App Inventor zerbitzuaren interfazea erabiliz, mugikorrentzat oinarrizko aplikazio bat sortzeko eta zure Android mugikorrean instalatzeko prozesua ikasiko duzu. Aukeran, ekarri Android sistema duen mugikor bat.

Zuzendaria: Gorka Julio  (Talaios)

ANTSOAIN    Harrobi Gaztelekua    Azaroak 2    17:00-19:00 

Bideo mapping
Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra
Bideo mappingaren oinarri, tresna eta prozesuari errepasoa egingo zaio. Objektu edota gainazalak mapeatzeko modu ezberdinak, proiekzioari edukia emateko ahalmena eta oinarrizko kontzeptuak praktikaren bidez ezagutuko ditugu. Tailerra oinarrizko mailako hurbilketa izango da, ondorioz, aurreko ezagupenik ez da behar. 

Zuzendaria: Martin Etxauri (Elurmaluta)

BARAÑAIN    Barañaingo Telezentroa    Azaroak 4    17:30-19:30  
IRUÑA    Condestable Jauregia    Azaroak 6    18:00-20:00