Albisteak

Iazko Euskara Sarera jardunaldien arrakastaren emaitza da Sarean Euskaraz

2018-09-07
2017ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Gobernuak kultura digitalari buruzko Euskara Sarera jardunaldia antolatu zuen, Baluarten, iazko abenduaren 1ean. Jardunaldi haren arrakasta ikusirik, aurten Sarean Euskaraz jardunaldiak antolatu ditu Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez. 

Zabalik da Sarean Euskaraz jardunaldietan izena emateko epea

2018-09-03
Sarean Euskaraz jardunaldiak azaroaren 6an eta 7an

Iruñeko Baluarte Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien gune
garrantzitsu bihurtuko da azaroaren 6an eta 7an, eta bertan sarean euskaraz gozatzeko aukera bikaina izanen duzue. Ez galdu aukera!