Albisteak

Zabalik da Sarean Euskaraz jardunaldian izena emateko epea

Sarean Euskaraz jardunaldiaren III. edizioa urriaren 29an

Iruñeko Baluarte Jauregia Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien gune garrantzitsu bihurtuko da urriaren 29an, eta bertan sarean euskaraz gozatzeko aukera bikaina izanen duzue. Ez galdu aukera!

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez antolaturiko jardunaldia da. Egitasmo honekin, IKTen alorrean, eta oro har kultura digitalean, euskararen erabilera sustatu nahi da.

Gazteak IKTak asko erabiltzen dituztenez, protagonismo handia emanen zaie beraiei, eta, horregatik, jardunaldia DBHko 4. mailako  ikasleentzat izanen dira.

Jardunaldiaren ordutegia 9:00etatik 13:45era izango da eta bertan, ikasleek lantegiak egin eta bestelako esperientzia ugariz ere gozatzeko aukera izanen dute. Ikastetxeek, parte hartu nahi izanez gero, izena emateko inprimaki hau bete behar dute, plazak mugatuak baitira, eta eskaerak izena eman ahala banatuko baitira.

Egitarau osoa irailaren 25ean emanen da ezagutzera. 
itzuli