Albisteak

Wikikastetxe izan nahi?

Abian da Nafarroako D ereduko ikastetxeetan Wikipediaren bidez hainbat konpetentzia lantzeko egitasmoa. 2019-2020 ikasturtean, Nafarroako D ereduko DBHko 4. mailako ikasleek nahiz irakasleek, Wikikastetxea egitasmoan parte hartzeko aukera izanen dute. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak oinarrizko prestakuntza eta materialak eskainiko dizkie irakasleei.Informazio osoa eta izena emateko esteka hemen
Egitasmoan izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da.  
itzuli