Albisteak

Eskerrik asko Sarean Euskaraz jardunaldietan izan zareten guztioi

2018ko azaroaren 6an eta 7an Sarean Euskaraz jardunaldiak izan ziren Baluarten, eta bertan Nafarroako hainbat ikastetxetako DBHko 4. eta Batxilergoko 1. mailetako 1.000 ikaslek parte hartu zuten. Gazteek gogotik gozatu zuten eta teknologia berrien inguruko trebakuntza garrantzitsua jaso zuten. Wikipediaren inguruko prestakuntza eman zitzaien eta artikulurik onenak saritzeko lehiaketan ere parte hartu zuten; sareko euskarazko hainbat proiektu ezagutu zituzten (Lehen hitza euskaraz, Ahotsak.eus, Booktegia…) eta tailer edo lantegi interesgarrietan aritu ziren (errealitate birtula, Rasperry Pi, musika sortzeko aplikazioak, bideo mappinga, harremanak 3.0 eta abar). Arratsaldeko saioetan teknologia berriekin lotutako hainbat mahai-inguru eta hitzaldi izan ziren.
Sarean Euskaraz jardunaldien balantzea oso positiboa izan da eta ikasleek oso harrera ona egin diote ekimenari. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldiak posible egin dituzten guztiei, eta datorren urtean berriro elkartzea espero dugu.
itzuli